Sukalde bat erosi behar dugunean, eta materiala, kolorea edo forma aukeratu ondoren, xehetasun txikiak zehaztu behar ditugu, adibidez, heldulekuak. Horrelako xehetasunak baldintzatuko baitute amaierako emaitza
Heldulekuek gure sukaldea edertzen dute, eta halaber, erosotasuna zehazten duen elementuetariko bat dugu. Beraz, okerra aukeratu ez gero, sukaldeko diseinuan ez gustatzeaz gain, armairuak irekitzerakoan ezegonkortasuna jasan beharko dugu,.
Egia da, heldulekuak aukeratzeko momentuan, bakoitzaren gustua garrantzitsua dela, baina egokia aukeratzeko beste hainbat faktore ere kontuan hartu behar ditugu.
Sukaldearen tamainua
Sukaldea txiki bada, normalean ez dugu leku handirik izaten. Beraz, hoberena heldulekurik ez duten armairuak ipintzea da, pasagunea ez oztopatzeko. Halaber, helduleku hauei esker, sukaldea handiagoa irudituko zaigu.
Kalitatea
Kalitatea kontuan izan behar dugun ezaugarri bat da heldulekuak aukeratzeko momentuan, egunero erabiliko ditugun elementuak baitira. Kalitate gutxikoak aukeratzen baditugu, berehala hondatuko dira eta altzariak zahar itxura izango dute. Halaber, burdinera higatu dezake eta konpoketak egitera behartu.
Tamainua
Altzairuak handiak badira, hoberena heldulekuak ere handiak izatea da, bestela, bai bat eta bai bestea hondatu daitezke eta. Altzari txikiak ipini baditugu,berriz, hoberena heldulekuak proportzionalak izatea, estekikoki politagoak geldituko baitira.
Garbiketa
Sukaldeko heldulekuak egunean zehar behin baino gehiagotan erabiltzen ditugun elementuak dira, eta askotan esku zikinekin ukitzen ditugu, beraz, asko zikintzen dira. Horregatik, egokiena forma xumeak eta hutsunerik gabekoak ipintzea da, erraz garbitzen direnak hain zuzen.
Materialak
Materiala aukeratzerakoan, egia da, bai bakoitzaren gustua eta baita sukaldearen diseinua ere garrantzitsuak direla. Sukaldearen diseinua minimalista eta gaur egunekoa bada, hoberena aluminiozko heldulekuak ipintzea da. Sukaldea estilo klasiko badu, berriz, latoiezko heldulekuak aukeratzea hobe.
Informazio gehiago behar baduzu, gure dekoratzaileak gidatuko zaituzte zuretzat egokiena aukeratu dezazun