Itxiturak ezinbestekoak dira edozein bizitegitan. Bizitegiaren perimetroa mugatzeaz gain, nahi dugun segurtasuna eta pribatutasuna lortzeko ere balio dute, eta hori dena estetika kontuan hartuta.
Baina zein da gure beharretarako itxitura edo hesi egokiena? Alkainen mota guztietakoak ditugu, etxebizitza guztietarako egokiak.
Hesi metalikoak
Hesi metalikoak alanbre galvanizatu bertikalez eta horizontalez osatuak dira; alanbreak soldatuta daude eta panel zurrun bat eratzen dute. Modelo batzuek tolestaketak dituzte, eta horrela sendoagoak eta gogorragoak dira; adibidez, Hércules hesiak. Hesi horrek 44 mm-ko garaiera duten tolestaketak eta 5 mm-ko diametroa duten alanbre plastifikatuak ditu; gainera, alanbre bertikalak goiko alanbre horizontaletik 25 mm gora geratzen dira, eta, hala, segurtasuna areagotu egiten da.
Eta oraindik pribatutasun handiagoa nahi izanez gero, Hércules hesiari ezkutatze-sistema erants diezaiokezu PVCzko xaflen bidez. Lau koloretan daude.
Burdin hesiak
MRT burdin hesiak muntatzen errazak dira, ez baita ezein elementu moztu edo soldatu behar. Instalatzeko osagarri espezifikoak dituzte, zutoinak biribilak zein karratuak izan. Hesi bakoitzak bere atea du, bat datorren parrilladurarekin.
Jarditor eta Floritor sareak
Zure lorategirako edo bizitegirako behar duzuna. Jarditor sarea alanbre horizontal eta ondulatuz egindako sare malgu bat da; alanbre galvanizatua da, eta soldatuta eta fluidizazioz plastifikatuta dago. Bestalde, Floritor sarea bere zerrendagatik nabarmentzen da, alanbre plastifikatuz eta txirikordatuz egina.
Tortsio bakuneko sarea
Erabilera askotarako aukera da, lorategietan, lursailetan eta orubeetan erabil baitaiteke. Nahasezina da, duen erronbo-formako diseinu bereizgarriari esker. Estaldura-aukera asko ditu: galvanizatu arrunta, reforming galvanizatua edo PVCz plastifikatua estrusioz. Sarearen ertza arrunta edo defentsarako izan daiteke, eta biribilkaria, trinkotua edo trinkotu gabea.
Beste elementu batzuk: zutoinak eta ate metalikoak
Itxitura osatzeko, MRT zutoin metalikoak ere aurkituko dituzu hesi eta sareetarako, bai eta ateak eta panelak ere, zabukariak, lerragarriak eta autosostengatzaileak. Denek betetzen dute araudia, CE xaflek ziurtatzen duten bezala.
Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, ziur egon asmatuko duzula. Etorri Hondarribiko eta Astigarragako gure dendetara, eta zure etxerako itxitura egokiena aurkituko duzu.