[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Neguaren helduerarekin tenperaturen jeitsiera eta gas fakturen igoera ematen da. Baino nola aurreztu dezakezu hotzik pasatu gabe? Hemen 11 truk errex azaltzen ditugu, jakin dezazun nola aurreztu berokuntzan etxea beroa mantenduz

[dt_list style=”1″ bullet_position=”top” dividers=”false”]

[dt_list_item]Etxe baten temperatura egokia 19º eta 21º en artean dago. Tenperatura honetatik gora, gradu bakoitzekiko gastua %7ª igo daiteke. Gauean zehar etxea 15 eta 17º artean mantentzearekin nahikoa duzu.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Oraindik ez baduzu egin, erradiadoretatik haizea atera (purgatu). Beharrezkoa da egite, hilabete askotan ez dituzunez piztu, burbujak metatu ahal izan dira eta hauek beroak igarotzea eragotzi dezakete, beharrezko potentziarekin ez berotuz.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Egokiena temperatura aldaketarik gabe mantentzea da. Tenperatura gehiegi jeisten bada, berriz berotzeko energía asko beharko duzu, beraz gastua ere gora egingo du.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Egunean zehar eguzkiaren berotasuna aprobetxatu eta etxea aireztatu (15 bat minutu). Iluntzean berriz, pertsianak itxi eta errezelak jaitsi, horrela egunean zehar etxean metatutako beroa mantenduko duzu.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Erradiadoreak libre utzi. Ez ezazu gertu altzaririk ipini. Utzi beroa libre zirkulatzen.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Leihotatik haizea sartzen dela nabaritzen baldin baduzu, silikonaz edo masiaz ziligatu.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Termostato programagarri bat ipini. Temperatura egoki bat mantentzen laguntzeazgain, gas fakturan %13ª aurreztea eragingo du.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Etxean zauden orduak kontuan hartu. Etxez kanpo ordu asko pasatzen badituzu, berotze sistema piztuta izatea ez beharrezko gastu bat da. Egokiena duzu etxera iritsi baino ordu bat lehenagorako programatzea da.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Gela hutsak ez berotu. Erabiltzen ez dituzun geletan itxi erradiadoreak.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Isolamendua eta pertzea berrikusi: Garrantzitsua da etxearen isolamendua berrikustea. Lehioak berraztertu, badaude eta isolamendua hobetzen duten materialak. Halaber, beira bikoitzeko lehioak %30ª gehiago aurreztera lagunduko dizute.[/dt_list_item]

[dt_list_item]Ofertak konparatu: Ofertak konparatu eta zure beharretara hobe egokitzen dena aukeratu. Kontuan izan, hainbat konpania doako mantenimendu eta konponketa zerbitzua badutela, aurreztera lagunduz.[/dt_list_item]

[/dt_list]

 

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]