Bainugela nortasunez betetako ongizate-gune bihurtu da denboraren poderioz, eta dekorazioak gero eta garrantzi handiagoa du bertan. Izaera eta xarma duten bainugelekin “wow” efektua lortzeko gakoak ematen dizkizugu Alkainetik.
Betiko marmola
Egia esan, marmolak ez dio inoiz modan egoteari utzi. Izan ere, material sendoa, garbia eta dotorea da, edozein bainugelarako ezin hobea. Hainbat marmol mota ditugu, kolore eta zainei dagokienez, merkatuko marka prestigiotsuenetakoak, zure estilora hobekien egokitzen dena aukera dezazun. Hori bai, aurten egin akabera distiratsuaren aldeko apustua.
Giroa eraldatzeko biniloak
Eraikuntza-lanetan sartu nahi ez baduzu, marmolaren efektua lor dezakezu Quick-Step markako biniloekin. Halaber, zure aukera onena izango da, zure altzariek zura imitatzea bilatzen baduzu. Baina biniloak benetan gailenduko dira aurten hormako mural ikusgarri gisa. Beraz, ausartu zaitez zure bainugela pertsonalizatzen pop-, lore- edo geometria-diseinuekin, etxeko gela hau inor epel utziko ez duen leku bat izan dadin.
Beroa barra-barra duten bainugelak
Zure bainugelari bizitza eta kolorea emateko beste aukera bat hau da: pareta batzuetan gure Saint Honoré markako paper pintatua baliatzea. Eta, nahiago baduzu, azulejuekin eta margo deigarriekin ere lor dezakezu efektu hori.
Bainugeletan ohikoena kolore bakarra erabiltzea den arren, interesgarria izaten da bi edo hiru tonu desberdin nahastea nortasunez betetako bainugela bat lortzeko. Kolore ez konbentzionalak ere erabiltzen dira, hala nola urdina edo arrosa, altzariak bezalako xehetasunetan. Horretarako, Maderó Atelier markako Kimono eta Leo bildumak ditugu. Duraviten Vitrium serieko komun eta altzari koloretsuak ere baditugu, tonu neutrodun bainugela klasikoa alde batera uzteko eta kolorea eta modernitatea ekartzeko.
Zuraren atenporalitatea
Zurak gero eta protagonismo handiagoa du komunean, batez ere hormekin kontraste kromatikoak lortzeko, baina zoruetan ere agertzen da, eta, horietarako, gama zabala dugu, zurezko zoruetatik hasi eta akabera hori imitatzen duen portzelanazko greseraino.
Gogora luxu isila dakarten bainugela minimalistak nahiago badituzu, aukeratu CODIS markako zurezko altzariak, lerro xume baina aldi berean modernoekin, eta lortu dekorazio bikain eta sofistikatua.
Espazioarekin jolasteko: ispiluak
Ispiluak funtsezko elementuak dira, bai gure garbiketa pertsonalerako, bai espazio zabala izatearen itxura emateko eta argiztapena indartzeko ere. Handiak, estuak eta luzeak, markoztatuak, arku formakoak, zintzilikarioak, biltegiarekin… Aurkitu behar duzun ispilua Alkainen; esate baterako, Maderó Atelierrek eskaintzen dizkigunak.
Toki higieniko eta lasaigarri bat
2023an hasi zen bainuontzi libreen joerak aurten ere jarraituko du. Horiek, batez ere horman binilo batekin konbinatzen badira, bainuari spa itxura ematen diote.
Bainuontziak gustuko ez dituztenentzat, dutxa zabalak dira aukera onena. Biniloekin egindako dekorazioek eta multzo termostatikoek giro lasaigarria lortzen laguntzen dute, gure burua zaintzeko.
Komunontziei dagokienez, esekitakoek joera izaten jarraitzen dute, batez ere higienea funtsezkoa den espazio bat garbitzea errazten dutelako.
Ba al dakizu nola eraberrituko duzun zure komuna 2024an? Zure ideia edozein dela ere, Alkainen behar duzun guztia daukagu. Bai, bai, Alkainen!