1. Sarrera
Gure hirietan gero eta joera handiagoa dago lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko. Horrelako eraldaketek irtenbide sortzaile bat eskaintzen diete hirigune populatuetan haien ametsetako etxearen bila ari direnei. Denda izandako leku bat etxe bihurtzea praktikoa eta irudimentsua da aldi berean.
Dendak etxebizitza bihurtzeak, etxebizitza faltari erantzuteaz gain, etxea haien nahi eta beharren arabera diseinatzeko aukera ematen die jabeei. Ez da mihise zuri bat… baina ia-ia.
Gero eta jende gehiagok du halako proiektuen inguruko interesa eta, beraz, funtsezkoa da eraldaketa arrakastatsu bat egiteko gakoak ulertzea. Horretarako, badira kontuan hartu beharreko hainbat gauza; besteak beste, lege-araudiak betetzea eta espazio eroso eta funtzional bat sortzea, zure ukitu pertsonala izango duena.
Hurrengo ataletan pil-pilean dagoen prozesu honen alderdi guztiak azalduko dizkizugu.
Eraldaketa-proiektuari ekiteko lokal baten bila bazabiltzate, joan, adibidez, Onara Habitat helbidera zuen etorkizuneko etxea aurkitzeko.
2. Lege-eskakizunak eta -baldintzak ulertzea
Hau egiteko asmoa baduzu, egon lasai, ez baitzara lehenengoa izango. Irungo hirian, adibidez, 200 lokal baino gehiagotan egin dira halako eraldaketak azken lau urteetan.
Hori bai, hartu kontuan lokal bat etxebizitzatzat har dadin jantokia, sukaldea, logela eta komuna eta 40 metro karratu baino gehiagoko azalera erabilgarria eduki behar dituela. Lokalak eskakizun horiek betetzen ez baditu, berrikuntza-lanak egin beharko dituzu.
Eskakizunek, besteak beste, beharrezko gutxieneko lekua, irisgarritasuna, egituraren segurtasuna eta osasungarritasun-estandarrak barne hartzen dituzte.
Hori dela eta, lokalak altuera egokia, argiztapen naturala izateko leiho kopuru nahikoa eta aireztapen-sistema eraginkorrak izan behar ditu.
Halaber, ezinbestekoa da tokiko hirigintza-planak berrikustea, inguru horretan lokal komertzialak etxebizitza bihur daitezkeen ziurtatzeko.
Era berean, garrantzitsua da eraldaketa egiteko beharrezko lizentziak lortzea. Horretarako, arkitekto edo tekniko aditu batek egindako berrikuntza-proiektu bat aurkeztu behar da eta tokiko agintaritzen erantzunari itxaron. Araudi horiek bete ezean, isunak jar diezazkizukete edo eraldatutako espazio horretan bizitzea uka diezazukete.
Lege-eskakizun horiei arreta jarrita soilik lortuko dugu proiektua arrakastatsua izatea eta araudia betetzea.
3. Eraldaketa-prozesua: lokala etxe bihurtzea
Hainbat urrats eman behar dira lokal bat etxe bihurtzeko. Horretarako, proiektuaren bideragarritasuna ebaluatu behar dugu lehenik. Lokala erosi aurretik, funtsezkoa da lokalaren azterketa sakon bat egitea, hura etxebizitza baten beharretara egokitu daitekeela ziurtatzeko. Besteak beste, eraikinaren egitura, sistemak (adibidez, elektrizitate eta iturgintza-sistemak) eta izan ditzakeen mugak berrikusi behar dira, berrikuntza-lanak aipatutako eskakizunen arabera egiteko.
Finantziazioak ere garrantzia handia du. Ezinbestekoa da aurrekontu argi eta errealista bat edukitzea eta, lokalaren erosketa-kostuaz gain, birmoldaketa- eta egokitzapen-lanak egiteko beharrezko inbertsioak ere kontuan izatea.
Azkenik, birmoldaketa-lanak kalitatearen araudi eta estandarrei jarraiki egin behar dira. Prozesu honen konplexutasuna lokalaren hasierako egoeraren eta egin nahi diren eraldaketen araberakoa da.
Alkain: laguntzarik behar baduzu, etorri Hondarribia edo Astigarragako erakusketetara. Bestela, jarri gurekin harremanetan helbidearen bidez.
Pozik lagunduko dizugu, adituak baikara era guztietako etxebizitzak berritzen eta eraldatzen. Etxebizitzaren tamaina eta egoera edozein izanik ere.
Era askotako irtenbideak eskain diezazkizukegu etxerako: sukaldeak, komunak, leihoak, armairuak, lurzoruak, ateak, biltegiratzea, berogailuak eta klimatizazioa, fatxaden isolamendua, etab.
Gainera, esperientzia handiko gure langile adituek aholku eman diezazukete zaituzte soluzio eta material sorta zabalaren inguruan. Eta beti preziorik onenean.
4. Kostuak eta aurrekontua: finantza-plangintza
Lokal bat etxebizitza bihurtzeko finantza-plangintza arduratsu bat egin behar da. Horrelako proiektuek kostu esanguratsua izan dezakete, lokalaren tamainaren, uneko egoeraren eta egin nahi den birmoldaketaren arabera. Lokala erosteaz gain, kontuan hartu behar dira arkitektura-proiektuaren eta eraikuntzaren eta berrikuntzen gastuak eta udal-tasak.
Egin aurrekontu xehatu bat eta, kostu argiez gain, ezarri tarte bat ustekabeko gastuentzako.
Jabe batzuek nahiago izaten dute berrikuntza-lanak pixkanaka egin, kostuak denboran zehar banatzeko. Estrategia hori eraginkorra izan daiteke aurrekontua hobeto kudeatzeko; batez ere, eraldaketa handiak egin behar direnean.
5. Bizigarritasun-baldintzak bermatzea
Bizigarritasuna funtseko alderdia da lokal bat etxebizitza bihurtzeari dagokionean. Hona hemen alderdi garrantzitsuenak: aireztapena eta argiztapen naturala, berokuntza- eta isolamendu-sistema eraginkorrak eta pribatutasuna eta erosotasuna eskaintzen dituen diseinua.
Ezinbestekoa da espazioaren banaketa optimizatzea. Plangintza adimentsu bat eginez gero, lokalik txikienak ere bihur daitezke etxebizitza funtzional eta erakargarri. Sortu funtzio anitzeko espazioak, integratu ahal bezain beste (adibidez, sukaldea egongelarekin), pentsatu altzari tolesgarri edo bihurgarriak erabiltzea eta izan irudimentsua biltegiratze-aukerak optimizatzeko. Altuerak hala ahalbidetuz gero, gezurrezko sabai edo lurzoruak erabil ditzakezu biltegi gisa.
Alkain: barrualdeen diseinuko azken berrikuntzekin inspiratu nahi baduzu, galdeiguzu edo bisitatu gure bloga.
Baldintzok betetzea, lege-eskakizun izateaz gain, ezinbestekoa da etxean bizi direnen bizi-kalitatea bermatzeko. Ongi diseinatutako espazio eroso bat edukitzeak eragin positiboa izan dezake etxekoen ongizatean eta asebetetzean.
6. Ondorioa
Lokalak etxebizitza bihurtzea gero eta ohikoa da gure herri eta hirietan eta jabeei aukera ematen die espazio paregabe eta pertsonalak diseinatzeko. Prozesu horrek lege-araudiak ulertzea, bideragarritasuna ikertzea, finantza-plangintza bat egitea eta espazioaren bizigarritasun eta erosotasuna bermatzea eskatzen du. Gida aproposa eta ikuspuntu sortzaile bat edukita, proiektuok izaera eta estilo handiko etxe bihur daitezke.
Alkain: lokal bat ametsetako etxe bihurtzeko prozesuan bazaude eta irtenbideak, kalitate handiko materialak eta aholkularitza aditua behar badituzu, jarri gurekin harremanetan.
Gipuzkoako eskaintza zabalena eta langile adituz osatutako taldea edukitzeari esker, Alkain laguntzaile paregabea da zure ametsak betetzeko eta etxe perfektuaz gozatzeko.