Gure bezeroekin lankidetzan aritzea ezinbestekoa da egiten dugun edozein proiektutan 10eko emaitza lortzeko. Kasu honetan, bezeroek jada ideiak oso garbi zituzten, eta horrek asko lagundu zigun oso estilo pertsonaleko sukaldea eta bainugela diseinatzerako orduan. Beraien hitzetan: “poz-pozik gaude, emaitza hasierako 3Daren berdin-berdina baita”.
Wabi-sabi sukaldea, ekialdeko inspirazioa duena
Sukaldeak wabi-sabi inspirazioa du, minimalismoa, sinpletasuna eta prozesu naturalak ospatzen eta batzen dituen korronte estetiko japoniarra. Diseinu oso berezi baten bidez errealitate bilakatu genuen estilo bat.
Nola lortu genuen? Espazioa modu adimentsuan banatuz, gelaren neurriak kontuan hartuta, eta tonu marroiak eta kremak erabiliz, soiltasuna eta fintasuna gogorarazten dutenak.
Sukalde honetan berrikuntza gisa, eta egungo joerei jarraituz, plaka irlan jarri genuen, erauzgailu batekin.
Eta azken ukitua emateko, eukalipto koloreko efektu laminatuak eta ke koloreko efektu estratifikatuak dituzten ateak aukeratu genituen, eta horiek etxebizitza osoan jarri dituzte.
Emaitza: abangoardiako sukaldea, txikia baina oso funtzionala.
Bainugela: harmonia eta argitasuna
Kasu honetan, logelaren barruan sartu genuen bainugela, bere espazio propioarekin baina gelarekin komunikazioa galdu gabe.
Bainugelako zoruko, dutxako paretako eta konketako zeramika antrazita kolorekoa da. Konketan eta estalduretan material bera erabiltzean, harmoniaz betetako espazio bat sortzea lortu dugu.
Konketa da, hain zuzen ere, piezarik aipagarrienetariko bat; izan ere, konketa egiteko erabili den material zeramikoa estaldura gisa erabili ohi da. Kasu honetan, aldiz, xafla handiagoa sortu da, lodiera handiagokoa, eta marmolariak ohiko entzimerarako material bat balitz bezala manipulatu ahal izan du, granitoa edo marmola balitz bezala.
Dutxako platerari dagokionez, neurrira egin zen, kolore gris batean, zeramikarekin konbina zezan. Dutxa-itxitura ere ad hoc da, eta kristal serigrafiatua eta zatiketak ditu, berez profilak ez direnak, eta horrek izugarri errazten du haien garbiketa.
Zintzilik dagoen komun batek ere asko laguntzen dio komuneko higieneari; gainera, arrazoi estetikoengatik, txikiago da.
Ukitu pertsonala xehetasunek ematen diote, hala nola ispiluek, kasu honetan bezeroarenak baitziren. Iturrietarako brontzezko akabera berezi bat aukeratu zen, gelari luxuzko ukitu bat ematen diona.
Alkainen zure ametsetako etxea sortzen dugu material onenekin. Zuk ere obrako etxe berria edo berritzeko etxebizitza bat baduzu, zatoz gure dendetara eta utzi gure adituei aholku ematen.