GARRANTZI HANDIKO OHARRA

Gure Burdindegia eta Eraikuntzako eta Zeramikako Biltegiak IREKITA EGONGO DIRA, baina PROFESIONALENTZAT bakarrik.

Hondarribiko eta Astigarragako salgaien bulegoa, logistika-zerbitzua eta banaketa normaltasunez gauzatuko dira, baina bezero profesionaletara mugatuta.

Osasun-agintariek emandako gomendioei jarraiki, gure langile, bezero eta hornitzaileen segurtasuna eta osasuna babesteko beharrezkoak diren neurriak hartu ditugu. Horregatik:

  • Ahal den neurrian, eskaerak posta elektronikoz edo telefonoz egin, jasotzera joan aurretik.
  • Txanpon eta billeteen erabilera ekidingo dugu. Txartel bidez edo ohiko sistemaz (erosketa-agiria / faktura) ordaintzeko moduak soilik onartuko ditugu.
  • Gure merkataritza-departamentuaren jarduera mantenduko dugu, baina bide telematikoen bitartez bakarrik izango da: telefonoa, posta elektronikoa, WhatsApp-a edo bideokonferentzia.
  • Zailtasunei aurre eginez, hain gurea den kalitatezko zerbitzua ematen jarraitzen saiatuko gara.

GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU PROBA IZUGARRI HAU GAINDITZEA.