Sukaldea norbere etxearen bihotza dela esan ohi da. Izan ere, urteen joan-etorriarekin elkargune bihurtu da familia edo lagunentzat.

Igeldoko etxearen eraberritzeak ideia horri men egiten dio, hain zuzen ere. Hasierako eta amaierako irudiak ikusita zaila da sinestea sukalde bera dela, baina hala da, benetan diotsuegu. Has gaitezen!

AURRETIK

ONDOREN

Planifikazioa, 10eko emaitza lortzeko

Eraberritzea Gual Reformasekin elkarlanean egin zen, zeina Alkainen aspaldiko lankidea den. Arkitektoa zen lagun batengana jo zuen gure bezeroak, eta hark proposatu zuen sukaldearen lehen zirriborroa. Ondoren, Alkainetik, gure lankide Eider Gamak gure bezeroari aholkuak eman zizkion erabiltzeko egokienak ziren materialei buruz, eta proiektua diseinatu zuen. Proiektuak lehenengo ideiak eta espazio horretan beharrezkoa den funtzionaltasuna batu zituen, eta 3D bistaratzeak sortu ziren amaierako emaitzaren ideia bat izateko. Hori guztia etxeko gela honi itxura berri, garaikide eta modernoagoa emateko.

Batez ere irekitasuna eta argitasuna

Familia handia denez, etxeko gela hau elkargune bihurtuko zen. Gure bezeroaren helburua zen sukaldea egongelara zabaltzea eta irekitasun sentsazioa handitzea; hori lortzeko trenkadak bota, sabaia jaitsi eta zorua bateratu zen.

Jatorrizko sukaldean egurrezko elementu asko zegoen eta kolore-sorta tonu ilunetara gerturatzen zen. Eraberritze honekin sukaldea argitu dugu, bai erabilitako egurrari dagokionez, bai altzarien aurrealdeari dagokionez. Gainera, sukalde-gainekoak zuriak eta marmol efektudunak dira orain. Horrek guztiak giro sofistikatuagoa ematen dio sukaldeari.

Neurrira egindako altzariak

Altzariei dagokienez, erdiguneko penintsula handitu zen, lan-azalera handitzeko, eta horretarako, Neolith Mont Blanc ur-jauzi itxurako sukalde-gainekoa gehitu zen. Gainera, sukaldea eta jangela bereizten zituen trenkada bota zen tokian beste penintsula bat diseinatu zen, bi espazioen arteko komunikazioa errazteko. Nabarmentzekoa da sukaldeak gosarirako altzari bat ere baduela, gure bezeroarekin batera diseinatua eta neurrira egina.

Eraberritzearen emaitza hauxe da: espazio ireki bat, argiz betea eta lan-azalera handiarekin. Bezeroak dioenez, orain sukaldea etxeko toki gustukoena bihurtu da familiarentzat.

Eta zu, inspiratu al zaitu sukalde honek? Jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu, zure ametsetako emaitza lor dezazun.