Dagoeneko uda iritsi da eta berarekin batera eguzkia, hondartza eta nola ez barbakoak. Udako tradizio honetaz disfrutatu ahal izateko, zuretzat egokia den barbakoa aukeratzea ezin bestekoa duzu. Horretarako zure beharrak ezagutzeaz gain, modelo bakoitzaren ezaugarriak ezagutu behar dituzu.

Obra barbakoak edo portatilak?

Kontuan izan behar duzun lehenengo gauza, barbakoa ipintzeko duzun lekua da. Lorategi  zabal bat baduzu eta etxean bazkari dibertigarriak egiteko erabili nahi baduzu, hoberena moduloz osatutako barbakoa ipintzea da. Hauek bazter batean kokatzen dira eta bai diseinua eta bai egitura aukeratu dezakezu

Aldiz, leku gutxi izatekotan edo mugitu dezakezun barbakoa bat nahi baduzu, egokienak portatilak dira, oso erraz garraiatu eta gordetzen baitira.

 

IMG-20160614-WA0003

Ze nolako barbakoa portatilak aurki ditzakegu?

Barbakoa portatilak egurrezkoak edo metalezkoak izan daitezke. Halaber, modelo eta tamainu guztietako gresillak aurki ditzakegu.

Ikatzezko barbakoak: Hauek ohikoenak izateaz gain, elikagaiei sapore paregabea ematen diete. Besteekin konparatuz, hauek erabiltzea pixkat zailagoa da, elikagaien saporea ikatzaren egosketaren menpe baitago. Ez dira oso handiak izaten eta gurpilak izaten dituzte, beraz erraz garraiatzen dira.

IMG-20160620-WA0004

Barbakoa elektrikoak: Erabiltzeko errazak dira, oso praktikoak dira eta oso ke gutxi sortzen dutenez, oso egokiak dira leku txikietarako eta etxe barruan erabiltzeko. Halaber ez dute mantenimendu konplexurik behar eta oso azkar berotzen dute, elikagaiak prestatzeko behar den denbora murriztuz. Ezin hobeak dira esperientzia gutxi dutenentzat. Desabantaila bakarra da entxufe bat gertu izan behar dutela.

IMG-20160614-WA0001

Gasezko barbakoak: Botoi baten bitartez pizten dira eta suaren intentsitatea mando batzuen bitartez erregulatu daiteke. Halaber, gasezko barbakoak, tenperatura handia hartzen dute eta oso ke gutxi sortzen dute.

Egurrezko barbakoak: Grisalla hauetan janaria prestatzeko egur enborrak eta abarrak erre behar dira. Normalean, mahai bat izaten dute janaria prestatu ahal izateko.