Normalean, bainugelako altzari berriak erosi behar ditugunean, zalantzak sortzen zaizkigu, forma, kolore, material eta tamainu guztietako altzariak aurki ditzakegu eta. Bainugelako altzariek, dekoratzeaz gain, behar dugun guztia ondo ordenatua izatea ahalbidetzen dute. Horregatik, gustoko dugun altzairu bat aukeratzean praktikoa izatea kontuan izan behar dugu.

 

Altzari handiak edo txikiak?

Kontuan izan behar dugun lehenengo gauza, daukagun lekua da. Komuneko altzariek ez dute pasabidea ostopatu behar ezta beste komuneko elementuen erabilera ere. Halaber, garrantzitsua da kontuan izatea  armairuak eta tiradoreak ireki ahal izateko leku librea utzi beharko dugula.

 

Bainuko altzariak ate edo tiraderekin?

Tiraderak dituzten altzariak, modernoagoak dira. Halaber, tiraderetan gauzak hobeto ordenatuak eta klasifikatuak gorde ditzazkegu. Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar dugu gero eta tiradera gehiago, gero eta leku gutxiago.

Beste aldetik, ateak dituen altzari bat ipintzen badugu, gauzak gordetzeko daukagun espazioa askoz hobeto aprobetxatu ahal izango dugu, baina ezin izango dugu tiraderekin bezain ondo klasifikatu elementu ezberdinak.

 

Ispilua

Bainugela txikia denean, aukera hoberena ispilu handi bat jartzea dugu. Halaber, espazioa irabazteko, atzeko aldean produktuak gordetzeko lekua duen ispilu bat aukeratu dezakegu.

 

Bainugelako altzari mota ezberdinak

  • Hankak dituztenak: Altzariek altuera pixka bat baldin badute, oso erosoak izaten dira azpi aldea garbitzeko. Halaber, behe aldean gelditzen den hutsunea gauzak gordetzeko erabili dezakegu. Adibidez, baskula bat.

 

  • muebles de baño con patas

      muebles de baño
  • Zokaloa duten altzariak: Zokaloari esker, azpi aldean ez da zikinkeria pilatuko.
  • Zintzilikatutako altzariak: Bainugelari puntu moderno bat ematen dio. Halaber, beheko gunea guztiz libre usteaz gain, zabaltasuna ematen dio. Horrelako altzari bat ipini nahi badugu, lehenengo paretaren erresistentzia frogatu beharko dugu.
muebles de baño suspendidos

muebles de baño suspendidos

 

 Altzarien akabera

Altzarien akabera kontuan izan behar dugu altzari bat edo bestea aukeratzeko orduan. Akaberek altzarien estilo dekoratiboa goratu egiten dute eta kolpeetatik eta hezetasunatik babesten dituzte.

  • Melamina: Aukera ekonomikoena da. Halaber, oso ondo babesten du altzaria kolpe eta hezetasunaren aurka.
  • Berniz eta lakak: Gure bainugelan egurra erabili nahi badugu, hau dugu aukerarik egokiena. Lakek eta bernizek egurrezko altzariak hezetasuna, beroa eta kolpeetaz babesten dituzte.
  • Ijezketa sintetikoak edo PVC: Hezetasunaren aurka erresistentzia gehiago duen materiala da. Halaber, ijesketa hauei esker, kolore biziz hornitu dezakegu gure bainugela.