Azken urteotan, kanpoaldeetarako konpositezko tarima sintetikoa nagusitu da, egur klasikoaren aldean. Eta ez da gutxiagorako: bere abantailen artean, eco-friendly materiala dela nabarmentzen da, erresistentea eta iraunkortasun handikoa. Horregatik guztiagatik, tarima teknologikoa ere esaten zaio. Alkainetik 5 arrazoi ematen dizkizugu horrelako lurzoruak aukeratzeko, udara begira zure lorategia edo igerilekua prest jartzeko.
- Akabera sorta zabala
Oro har, konpositeak zur-zuntzez (% 40 eta % 60 artean) eta erretxina plastikoz edo polimeroz (PVC edo polietilenoa, esaterako) osatuta daude, baina badira zurik gabeko konpositeak ere. Konbinazio horrek akabera sorta zabala ahalbidetzen du: zuraren imitaziozkoak daude, errealismo handikoak, eta beste batzuk sintetikoagoak dira, kolore eta testura gehiago eskaintzen dituztenak; beraz, dekorazioari dagokionez, hautatzeko aukerak zabalak dira.
- Erraz instalatzea eta mantentzea
Konpositezko tarimak oso erraz instalatzen dira xaflen bidez, lurrari lotutako arrastel batzuen gainean finkatutako klip-sistemari esker. Horregatik, xafla bat aldatzea oso erraza da: hautsia edo egoera txarrean dagoena askatu eta berria hutsunean jarri besterik ez dago. Gainera, mota honetako lurzoruek ez dute mantentze-lan berezirik behar, eta garbitzeko nahikoa da ura eta xaboia erabiltzea.
- Erresistentzia handia
Tarima sintetikoak erresistenteak dira eguzkiarekiko, euriarekiko, izozteekiko eta giro gaziekiko, eta horrek kanpoaldeetarako egurraren alternatibarik onena bihurtzen ditu, batez ere tenperatura eta baldintza oso aldakorrak dituzten edo hezetasun maila handia duten klimetan. Gainera, onddoek edo intsektuek ez diete eragiten, eta, haien konposizioari esker, suaren aurkakoak eta korrosioaren aurkakoak dira; beraz, ez dute zigarro edo garbiketa-produktuen erredurarik.
- Kalitate-prezio erlazio ona
Nahiz eta kalitate eta prezio desberdineko konpositezko lurzoruak egon, oro har egurrezkoak baino merkeagoak dira eta oso iraunkorrak dira.
- Bizitza luzeko material erabilgarria (eta birziklagarria)
Konpositezko tarimak batez beste 20 urte irauteko diseinatuta daude, ezpaldu eta usteldu gabe. Gainera, birziklagarriak dira, zurezko zuntzen eta zerrautsen konposizioari esker, eta horrek eco-friendly aukera ezin hobea bihurtzen ditu zure lorategirako.