ARMAIRUAK NEURRI-NEURRIRA

NEURRI-NEURRIRA

Mugak zure irudimenak jartzen dituenak dira. Neurriak hartuko ditugu eta zure gelara, ertzera edo behekaldera egokitzen den armairua diseinatu, fabrikatu eta muntatuko dugu beharrezkoa den neurrian. Zentimetro guzti-guztiak aprobetxatu zure arropa edo oinetakoak ordenean gordetzeko.

ATEAK

Gidaridun ateak, tolesgarriak, irekiera normalekoak… nahi duzuna aukeratu material eta kolore anitzetan. Zure etxeko espazioak banatzeko edo txoko batean jantzigela atontzeko ere erabili ahal izango dituzu ateak.

BARRUKO ANTOLAKETA

Gauza bakoitza bere tokian, denetarako espazioa izango da: alkandorak esekitokietan, jertseak tiradera edo apaletan, galtzak euren esekitokietan, hutsarteak aprobetxatuz berokiak goiko barran zintzilikatuta, galtzerdi eta azpiko arropak banatzaileetan. Eta ez utzi oinetako-altzariak, ispilu bilkorrerako espazioa edota bitxiontzia jarri gabe.