Azaldu genuen jada zergatik den portzelanazko gresa aukera bikaina zure etxeko zorurako. Ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta bizitza erabilgarri luzea izan dezan, garbi mantendu behar da. Baina adi, ez du edozein produktuk balio. Apavisa-rekin batera, gure erreferentzia marketako bat, garbiketa trikimailurik onenak emango dizkizugu, beti primeran zaindu dezazun.
Ezinbestekoak: ura eta xaboia
Obra ondorengo lehen garbiketa behar-beharrezkoa da hondakinak eta material soberakina kentzeko. Beraz, garbiketarako eta gresari marrarik ez egiteko, ur ugariz bustitako belaki bat erabiltzea gomendatzen da. Portzelana oso material porotsua ez denez, hezetasunak ez du inolako arazorik sortuko.
Lehen garbiketa horren ondoren, urari gehitutako produktu kimikoak erabili ahal izango dira, ahal dela PH neutroko xaboi espezifikoak. Proportzioan, produktu kimiko kantitate bakoitzeko, hiru ur kantitate ipiniko ditugu.
Tresnak: mopa, eskuila, zapia eta xurgagailua edo erratza
Ohiko garbiketarako, gresaren akabera edozein dela ere, tresnarik egokienak aukeratu behar dira. Beraz, hautsa eta arrastoak mopa lehor batekin kentzea gomendatzen da, baita gainazaleko zikinkeria xurgagailu profesional batekin edo erratz batekin kentzea ere. Ondoren, zapia eta zoru mota horietarako garbigarri espezifiko bat erabil ditzakegu zorua garbitzeko.
Akabera zimurtsua duten zoru mateek produktu profesional zehatzak behar dituzte, gainazala berria balitz bezala mantentzeko. Akabera distiratsua duten zoruetan ez dira erabili behar distira ematen duten edo argizaria duten produkturik, marka uzten baitute; hobe da pH neutroa duten garbigarri gomendatuak erabiltzea.
Produktu debekatuak: ozpina, limoia, lixiba eta amoniakoa
Kontuan izan: zure portzelanazko gresa bere horretan mantendu nahi baduzu, ez erabili etxeko erremediorik. Bereziki desegokiak dira produktu azidoak, ozpina eta limoia, esaterako, gainazaleko geruza higatzen dute eta. Alkalinoak ere saihestu egin behar dituzu, hala nola lixiba eta amoniakoa; korrosiboak dira, ezabatzen zailak diren hondakinak uzten dituzte eta distirari eragiten diote (gresak akabera hori izanez gero).
Azken ukitua: eskuila, ura eta junturetarako potasa
Nola garbitu junturak? Iristeko zailak eta zikinkeria gehiago pilatzen den lekuak direnez, eskuila bat erabiliko dugu nahasketa batekin: potasa kantitate bat eta halako hiru ur kantitate. Ondoren, ur ugarirekin urberritu eta zapi garbi batekin lehortu behar da.
Ikusten duzunez, portzelanazko gresezko zoruak mantentzea erraza da, eta ez da batere garestia. Material hau zure etxean instalatzea pentsatzen ari bazara, Apavisa-ren diseinu, kolore eta akabera ugari ditugu eta, noski, garbitzeko produktu egokienak. Zatoz Hondarribia eta Astigarragako gure dendetara eta galdetu!
Informazio gehiago hemen > https://apavisa.com/blog/como-limpiar-el-suelo-porcelanico-cuidados-para-que-este-impecable