Urte hasieran esan genuen moduan, bainugeletako kolore biziek eta lore itxurako diseinuek indar handia hartu dute aurten. Adibide onenetariko bat komun hau da, Donostiako Zumalakarregi etorbideko etxe batekoa. Ricardo Vea barne-diseinatzaileak egin du berritze-lana, eta gu izan gara materialak hornitzearen arduradunak. Helburua ukitu desberdina duen espazio argitsua lortzea zen, eta, ikus dezakezunez, emaitzak edozein espektatiba gainditzen du.

Bainugela berritzea

Bainugela funtzional eta ezberdin bat

Ricardo Vea, gure kolaboratzailea, espazioaren banaketaz arduratu zen, zabaltasuna eta argitasuna lortzeko, eta bezeroari aholkuak eman zizkion, gure saltzailearekin batera, bere beharretara gehien egokitzen ziren materialei eta altzariei buruz. Hala, bainugela ezberdin bat sortzea lortu genuen, funtzionaltasunari uko egin gabe.

Bainugela berritzea

Lore irudiak dituen zeramika wow efektua lortzeko

Nortasuna duen bainugela bat lortzeko, lore motiboak dituen zeramika erabili zen, beste zeramika sinpleago batekin konbinatuta, kolore zuri apurtuzko harria imitatzen duena. Ikusten denez, posible da tamaina estandarra duten bainugeletan dekorazio deigarria erabiltzea. Nahikoa da ondo aukeratzea elementu bakoitza non eta nola ipini behar den eta zerekin konbinatu behar den, efektua kargatuegia geratu ez dadin. Kasu honetan, lore motiboak dituen zeramika ispiluaren inguruan, dutxako paretan eta txoko batean ipini da, eta, aldiz, kolore zuri apurtua beste toki guztietan, baita zoruan ere.

Bainugela berritzea

Egurra, giro goxo eta sofistikatu baterako

Altzariei dagokienez, konketaren azpian dagoena eta armairua, esaterako, egurrezkoak dira. Horiekin eta zuri apurtuz pintatutako hormekin giro goxoa sortzea lortu zen. Gainera, zeramika eta lore motiboen konbinazioak natura gogorarazten du, eta estetika sofistikatua ematen du.

Dotorezia, xehetasun beltz eta urre-kolorekoekin

Nola lortu dugu bainugela honek eskatzen zuen dotorezia ukitua? Erraz: xehetasunekin. Txorrotak beltzak dira, eta ispilua inguratzen duen lerroa eta konketaren azpiko altzariaren heldulekuak urre-kolorekoak. Gainerako osagarri beltzek ere giro fin eta minimalistari laguntzen diote.

Zuk ere nortasuna duen bainugela paregabea nahi baduzu, zatoz Hondarribia eta Astigarragako dendetara, eta utzi gure profesionalei aholku ematen.