Compliance politika

JUAN ALCAIN JAUREGUI, S.A. (aurrerantzean “ALKAIN”) enpresak hainbat produktu eta zerbitzu merkaturatzen ditu, hala nola burdingintza, brikolajea eta eraikuntza; etxerako produktuak, zeramika eta komuna; sukaldeak, lorategia eta osagarriak.

ALKAIN enpresa independente bat da eta bere proposamenak zabaltzen dizkio bai bere jarduera sektoreko profesionalei eta baita partikularrei ere, jendeari beren etxea apaintzeko edo berritzeko aholkuak emanez edota edozein proiektu aurrera ematen lagunduz. 

“Delituak Prebenitzeko Sistema” edo “Compliance Sistema Penala” (aurrerantzean “Compliance Sistema”) delakoak oinarrizko kontzeptu gisa jasotzen du ALKAIN enpresa osatzen duten guztiek indarrean dagoen legeria betetzeko konpromisoa hartu behar dutela. Gainera, aipamen berezia egin nahi zaie lege penalei eta barne-araudiarekin bat datozen printzipio etikoei: kalitatea, bezeroekiko gertutasuna eta fidagarritasuna eta konpromiso sozialaren, ingurumena errespetatzearen, berdintasunaren eta transparentziaren kultura.

“Compliance Politika Penala” (aurrerantzean “Politika”) delakoak ALKAINen Compliance Sistemaren helburu eta printzipio nagusiak ezartzen eta jakinarazten ditu.

1. Helburuak:

ALKAIN Compliance Sistemaren helburu nagusiak honako hauek dira:

a) ALKAINeko enpresa-etikan kultura positibo eta konstruktiboa sustatzea, enpresa osatzen duen pertsona oro barne hartuko duena, “tolerantzia zero” printzipioan oinarrituko dena bidegabekerien, arau-hausteen edo edozein motatako ustelkeria, abusu edo diskriminazioren aurrean. 

b)  Obligazio legal guztiak betetzea eta, zentzu horretan, enpresa-prestasun gidalerro hobeak jarraitzea, arreta berezia jarriz Europar Batasuneko, estatu mailako eta autonomia mailako araudiei.

c) Enpresako delitu eta arau-hausteak prebenitzea, legezko erantzukizunak (penalak, zibilak etab.), zigorrak, isunak, eta hirugarrenen erreklamazioak saihesteko asmoz.

d)  ALKAIN enpresaren ospe-kapitala handitzea, arriskuak saihestuz eta balioa bermatuz.

e) “Hirugarren interesdun” garrantzitsuenekin harremanak sendotzea: bezeroak, hornitzaileak, proiektuetan kolaboratzen duten pertsonak edo entitateak, sektoreko profesionalak, administrazio publikoak etab.

f) Merkatuaren eskakizunei aurre hartzea.

Beraz, Compliance Sistemak ALKAINen balioa bermatzeko eta igotzeko balio du, eta enpresa etorkizuneko erantzukizun posibleetatik babesteko ere bai.

2. Jarduera eremua

Politika honek, salbuespenik gabe eta bere kargua, erantzukizuna, zeregina edo kokalekua edozein dela ere, ALKAINeko langile guztiak lotzen eta inplikatzen ditu, aplikatzekoa den zigor-araudian zehaztutako moduan. 

Politika honen ondorioz “ALKAINEKO pertsonala” osatzen dute, besteak beste, enpresako langileek, instituzioetatik eta prestakuntza-zentroetatik etorri eta enpresaren jardueretan parte hartzen duten “praktiketakoek”, “ikasketa-proiektuetakoek”, “formakuntza dualekoek” eta ALKAINeko kolaboratzaile gisa lan egin dezaketen beste pertsona batzuek, enpresako baliabideak eskuratzeko aukera dutenak, lanarekin lotutako harremana izan gabe.

3. Jarduera-Oinarri Nagusiak

ALKAINeko Compliance Sistemaren helburuak lortzeko, honako Jarduera-Oinarri Nagusi hauek ezartzen dira:

a) Derrigorrez bete beharko dira legeria aplikagarria, barne-araudia eta ALKAINen jardueraren arabera aplikagarri izan daitezken beste araudi batzuk.

b) Arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa. ALKAINen jarduera motaren arabera arrisku ezberdinak identifikatzen eta ebaluatzen dira, eta beharrezko neurriak hartzen dira horiek arintzeko edo desagerrarazteko.

c) Prozedura aproposen definizioa eta ezarpena. ALKAINek delituaren eta legeriaren urraketaren aurkako politikak, prozedurak eta prozesuak ditu, bere jardueraren eta egituraren araberakoak.

d) Compliance Sistemaren eguneraketa. Jarraipen, analisi eta eguneratze etengabea, dauden arrisku eta prozeduren araberakoa.

e) Formakuntza. ALKAINeko pertsonalak nahikoa formakuntza jasotzen du enpresako Compliance Sistemaren helburuak eta funtzionamendua ezagutzeko.

f) Derrigorra da informazioa ematea arau-haustea ekarriko luketen bidegabekeriei buruz: helburu horrekin Kanal Etikoa eskuragarri jarri dugu, honako webgune honetan erabili daitekeena: www.alkain.com . Kanal Etikoa kanpoko enpresa batek kudeatzen du eta, horrenbestez, konfidentzialtasuna bermatuta gelditzen da.

g) Kolaboratzeko derrigortasuna. ALKAINeko langile guztiek derrigortasuna dute ustezko arau-hausteekin lotutako gertaerak argitzeko egin behar diren kudeaketa edo ikerketetan laguntzeko.

h) Baliabideak ematea. ALKAINek beharrezko baliabideak eskainiko ditu funtzionamendu eraginkor baterako eta Compliance Sistemaren hobekuntza etengaberako, aipamen berezia eginez ikuskapenari, zainketari eta kontrolari dagozkion zereginei.

i) Kontrol organoa. ALKAINen barne-organo bat dago Compliance Sistema betetzen dela egiaztatzeaz arduratuko dena.

j)  Ez betetzearen ondorioak. ALKAINek diziplinazko erregimena aplikatuko du eta beharrezko diren neurriak hartuko ditu arau-hausteen aurrean: penalak eta barne-araudiei edo aplikagarriei dagozkionak.

k) Komunikazioa. Enpresaren politika hau eta Kanal Etikoa eskuragarri egongo dira interesdun ororentzat enpresako webgunean bertan: www.alkain.com. Halaber, webgune horretatik komunikazio edo jakinarazpenak egingo dira, behar bezala ulertu eta gauzatzeko.

4. Eguneratzea eta berrikusketa

Politika hau aldian-aldian berrikusi eta eguneratuko da, arauen aldaketara eta ALKAINen jardueretan sor daitezken aldaketetara egokitzeko, eta uneoro hura modu eraginkorrean ezartzen dela bermatzeko.

5. Onarpena eta iraunaldia

Politika hau indarrean jarri da JUAN ALCAIN JAUREGUI S.A. enpresak onartu duen unean bertan, 2023ko irailaren 28an, eta ezarritako terminoetan aplikatuko da, harik eta eguneratzea, berrikuspena edo indargabetzea onartu arte.

Hondarribian (Gipuzkoa), 2023ko irailaren 28an

Sinatzailea: Fermín Alcain Ariztizabal

Zuzendari Nagusia