Azken urteetan geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari den etxeko gela da bainugela. Eta ez da gutxiagorako: norberaren higieneaz gain, erlaxatzeko eta ongi sentitzeko gune bat ere lortu nahi dugu, eguneroko zurrunbilotik aldendu eta lasai eta soseguz egoteko. Horregatik, geroz eta diru eta baliabide gehiago bideratzen dira etxeko txoko hori puntuan jartzera, eta 2023ko joerek soiltasuna, estetika eta, batez ere, erosotasuna hartu dituzte kontuan.
Minimalismoa eta higienea ororen gainetik
2023 honetan, bainugelak erraz garbitzea bilatu nahiko da, baina estetika ahaztu gabe. Hori lortzeko, hormako komunontziak, profilik gabeko dutxako itxiturak eta erraz garbitzen diren eta diafano-irudipena ematen duten materialak erabil daitezke.
Giro epelak eta naturalak
Dekorazioa organikoagoa, jasangarriagoa eta epelagoa da. Horren adibide bat erabilitako koloreak dira, harea- eta beix-tonuak, betiko zuria erabili beharrean. Material naturalak geroz eta gehiago erabiltzen dira, eta hori dela eta, ohikoagoak da zura eta harria edota marmola, granitoa edo kuartzoa erabiltzea. Eta hori guztia testura ausartekin konbinatuz gero, emaitza: bertan gelditu nahi den gela.
Sofistikazioa xehetasunetan
Dotorezia nahi duten horiek zuriaren eta zuraren konbinazioa ukitu beltz bat gehituta lortuko dute nahi duten fintasun hori. Izan ere, zuriak argitasuna eta garbitasun-sentsazioa ematen ditu, eta zurak, berriz, gehiegizko zuri horrek eman dezakeen hoztasuna arintzen du. Beraz, zure bainugelarako giro moderno eta sofistikatuaren bila bazabiltza, hauxe duzu konbinazio egokiena.
Bestalde, txorrota beltzak geroz eta gehiago eskatzen dira oso soilak direlako eta bere izaera garaikidea delako, betiko kromatuarekin alderatuta; kolore hori manparen profiletan ere agertzen da, eta ausartenek, sanitarioak ere kolore horretakoak jartzen dituzte.
Klasikoetara itzultzea: hainbat koloretako akabera metalikoak
2023an eroso dabilen akabera eskuilatutako urre-kolore arrosa da osagarrietan, hala nola txorrotetan, eskuoihal-euskarrietan edota manparen profiletan. Kolore horrek, azken urteetan modarekin eta bitxigintzarekin oso lotuta dagoenak, bainugelari epeltasuna ematez gain, luxu eta glamour ukitu bat ere ematen dizkio, eta prezio-tarte zabal batean eskura daiteke.
Bestalde, denboraldi batez altzairu herdoilgaitzezko akaberak zokoratuta eduki arren, urre-eta kobre-koloreak modan daude berriro ere, eta edozein bainugela dotoretzen dute vintage zertzelada sotilekin. Klasikoetara itzultzeko unea da.
2023 honetan bainugela berritzeko asmoa baduzu, etxeko txoko hori eraldatzeko behar duzun guztia aurkituko duzu Alkainen. Zatoz gure dendetara, eta galde iezaguzu!