Dutxa itxitura ezin hobea aukeratzeko garaian, hiru gako kontuan izan behar ditugu: leku asko ez hartzea, errazki ireki dadila eta urte asko irautea. Hemendik aurrera, 8 gako eman nahi dizkizugu zuretzat dutza-itxitura ezin hobea  aukeratu dezazun

  1. Zeinek erabiliko du?

Dutxa itxitura aukeratzeko garaian, normalean zeinek erabiliko duen kontuan izan behar dugu. Haurrak izatekotan, hoberena erditik gora irekitzen direnak ipintzea da, kanpotik dutxa kanilara iritsi ahal izango baitugu eta, halaber, kanpora zipriztinak botatzea saihestuko dugu. Aitzitik, dutxa, adineko pertsonek edo mugikortasuna murriztua duten pertsonek erabili behar badute, euskarriak dituen  erresistentzia handiko  dutxa-itxitura bat aukeratu beharko dugu.

 

  1. Nolakoa da dutxa?

Dutxaren oinarria nolakoa den kontuan izan behar dugu, ez baita berdina borobila, laukia edo laukizuzena forma baldin badu. Dutxa itxituraren altuera ere garrantzitsua da, gero eta altuago gero eta zipriztin gutxiago botako baitugu.

mampara-de-ducha

  1. Ateak

Bi motatako ateak aurki ditzakegu. Alde batetik, gidaridun ateak ditugu. Huek ezin hobeak dira bainugela txikientzat, lekurik kentzen ez dutelako. Halaber hermetikoak direnez, hidromasaje zutabe bat baldin badugu gomendagarrienak izaten dira. Atzitik, esan behar dugu, metalezko profilak ermaten dituztela, beraz estekikoki ez dira oso gardenak izaten.

Beste aukera, bai kanporantz eta bai barrurantz ireki daitezken ateak ipintzea da. Ate hauen abantailarik nabargarriena da, dutxara sartzeko leku zabala uzten dutela.

 

  1. Profilak

Gaur egun, aluminioa,  PVC eta altzairu herdoilgaitza baino erabiliagoa da, bere erresistentzia eta moldakortasunari esker. Beste aldetik, elementu kromatuak erabiliz gero, hauek hezetasuna jasateko  tratatuak egon behar dira.

mampara-de-ducha

  1. Markoa

Gure bainugela txikia denean, leku sensatzioa irabaztea bilatzen dugu. Horretarako, hoberena profilik ez duten dutxa-itxiturak ipintzea da. Hauek, gardenak dira, beraz, bainugela handiagoa dela irudituko zaigu eta, halaber, mantentzeko errezago izango da.

  1. Materiala

Beira edo akriliko? Zein da aukerarik hoberena? Bakoitzak bere abantaila eta desabaintalak ditu

  • Beira: Dutxa itxituretan materialik erabilena dugu beira. Materialaren loditasuna kontuan izan behar dugu, gero eta lodiago gero eta egonkorragoa izango baita. Normalena, 4 eta 8 mm arteko loditasuna izatea da. Beste aldetik, kontuan izan behar dugu tenplaketa prozesuaren bitartez egina dagoen edo segurtasun beira bada. Tenplaketa prozesuak erresistentzia handia ematen dio beirari eta oso egokia da, haurrak baldin baditugu, pustaz gero, mozten es duten zati txikietan puskatuko baita.
  • Akrilikoa: Gaur egun akrilikoa ez da asko erabiltzen, beirazko dutxa itxiturak, prezioa parekatzeaz gain, beren kalitate eta itxura hobetu baitute.
  1. Bainegelaren tamainua

Argi asko duen bainugela handi bat baldin badugu, gustoko dugun dutxa itxitura aukeratu dezakegu. Atzitik, gure bainugela txikia bada, hoberena aterik gabe dutxa itxitura finko bat aukeratzea da.

mampara-de-ducha-ALKAIN

 

  1. Dutxa itxituraren forma

Forma aukeratzeko garaian bakoitzaren gustua eta dutxaren oinarriaren itxura kontuan hartu behar dugu. Laukiak edo angeluzuzenak direnak, gaur egungo estiloa ematen diote bainugelari. Halaber, kurbak dituztenak leku gutxiago hartzen dute.

8 tip hauetaz gain, gure gustua eta bainugelak duen estiloa kontuan izan behar dugu. Ez da berdina  bainugela minimalista bat, vintage estilokoa edo altzairu klasikoekin dekoratua. Horretarako gure profesionalek,  bainugela eta dekorazioan adituak direnak, lagunduko zaituzte dutxako itxitura ezin hobea aukeratu dezazun.

Zein dutxako itxitura aukeratuko zenuke zure bainugelarako?