Apirilak 13an Pintxoaren Mugaz Gaindiko I.Topaketan parte hartu genuen. Jardunaldi hau, gastronomía protagonista bezala izan zuen IV Hondarribia Ondareen Foroaren barruan ospatu zen.
Alkainek sukalde altzariak eta etxetresna elektrikoak lagatu zituen, Beste batzuen artean, Mikel Muñoz (Gran Soleko sukaldaria) eta Mohamed el Fthou (Eusko Label lehiaketaren irabazlea) sukaldariak beren pintxoak prestatu ahal izateko.
Halaber, jardunaldi honetan sukaldaritza brasildar eta kolonbiarraren sekretuak ezagutu ahal izan genituen. João Lombardo chef famatua eta Sergio Andrés Galvis eta Alexsandra Alves sukaldariei esker, brasiletik iritsitako pintxo exotikoenak dastatu ahal izan genituen.
Beste aldetik, Mar Orozco eta Mercedes Quiñones kolonbiarrak, Popayaneko Pintxo Lehiaketaren irabazleak, Hondarribiraino gerturatu zuten Kolonbiako zaporeak, beraien errezeta bikanei esker.
Goiz guztia su artean egon ondoren, arratsalde atsegina pasa genuen sektorean adituak direnen esperientziak eta iritziak entzuten. Alazne Uribarri Proiektu Estrategikoko zuzendaria (HAZI Fundazioa), João Lombardo (chef brasildarra), Gorka Cepeda (Arroka Berri jatetxeko chefa) Ander Elortegi (Villasoro hoteleko zuzendaria) eta Iñigo Busto (Luraki aplikazio mobilaren sustatzailea) izan ziren mahi borobilean parte hartu zutenak.
Asko ikasteaz gain, esperientzia honi esker beste kulturetako gastronomía ezagutu dugu. Beraz, eskerrak eman nahi diogu, batez ere, Arma Plaza Fundazioari, antolatzeagatik. Bertan parte hartu duten pertsona eta entitate guztiak ere eskertu nahi ditugu. Datorren urtean ere, V Hondarribia Ondareen Foroa parte hartu ahal izatea gustatuko litzaiguke, beraz datorren urtera arte.