Sukalde berri bat erosi behar dugunean, materiala, formatoa, kolorea edo ehundura aukeratzeaz gain, amaiera matea edo distiratsua nahi dugun aukeratu behar dugu. Azkeneko honetan normalean zalantza asko suertatzen zaizkigu. Bietako zein geldituko da politago? Zein da garbiago? Bakoitzak dituen aldeak ikusiko ditugu
- Sukalde distiratsuak
Sukalde txiki bat izatekotan, hoberena amaiera distaratsuak duten altzariak aukeratzea da, zabaltasun sensatzioa sortzen baitute. Halaber, nahiz eta egia izan behatz aztarnak gehiago nabarmentzen direla, azalera lakatua denez oso erraz garbitzen da.
Beste aldetik, iraunkortasunari arreta ematen badiogu, esan behar dugu oso material gogorra dela eta ez duela izugarrizko mantenimedurik behar. Beraz, ondo zaindu ez gero, asko iraundu dezake egoera oso on batean.
- Mate sukaldeak
Amaiera matea duten sukaldeen ezaugarri nagusiak berotasuna eta dotoretasuna dira, sukalde hauek puntu sofistikatu bat baitute. Halaber, material honetan esku markak ez dira gelditzen eta aurrekoa baino askosez gutxiago zikintzen da.
Beraz, argi naturalik ez duen sukalde txiki bat baldin badugu, hoberena amaiera distiratsua duten altzariak erabiltzea da, horrela lortuko baitugu zabaltasun sensatzioa eta bizitasuna emango diogu. Berriz, sukalde handi eta argitsu bat baldin badugu, eta dotorezia-ukitua eman nahi badiogu, hoberena amaiera matea aukeratzea da.
Ezaugarri eta aholkuak irakurri ondoren, oraindik aukeratu ezinean bagabiltza, beste aukera bat badaukagu: bien arteko konbinazio bat sortu. Adibidez, altzari mateak eta gaina distiratsua edo kontrakoa.
Eta zuk. Zein aukeratuko zenuke?